Saltar al contenido

Loturak

Hona hemen interesgarriak diren barranquismoari buruzko zenbait lotura. Baliogarriak izan daitezen espero dut. Hala, zuen jarduera hobeto disfrutatu eta garatu ahalko duzue.

Lehenengoa, Españan barranquismoari buruzko oso web horri ona. Uste dut denok ezagutzen dugun horria dela.

http://www.barranquismo.net/

Bigarrena, aldiz, Frantzian beste barranquismoari buruzko oso web on bat. Azken bi hauen artean, nork bere abantailak eta desabantailak dauzka. Ea auzokidearengadik ikasten dugun eta denok hobetzen garen.

http://www.descente-canyon.com/

Hirugarrena Diego Duantoren bloga ipiniko dut. Tipo honek barranquismo eta espeleologiari buruz izugarri daki. Eta bizitza osoa horretan sartuta darama.

http://descendedor.blogspot.com/

Blog hau Kataluña aldetik datorki, ziur ondo etorriko zaigula handik dauden jeitsierak hobeto ezagutzeko.

http://barranquistas.blogspot.com

Horri hau lagun baten lagunak idatzirikoa da. Eta badakizue nire lagunen lagunak nire lagunak ere badira. Gainera, blogean azaltzen den filosofiarekin ba egiten dut, alegia, egunero (nahiz gauero) xankleteatuz goaz!! Eta gero mendira.

http://xankleteando.blogspot.com.es/

Apenas zalantza barik esan dezaket hurrengo horrian trokarteei buruzko lanik handiena eginda dagoela. Lan hori Morta jaunak, eta ez beste inork, egin du urte askotan zehar. Izan ere, milaka trokarte eta edizioak han azaltzen dira. Nire ustez, estatuko horririk onena eta seguraski munduko onenetariko artean dagoela. Txapela kentzeko modukoa, hi haiz hi izatekoa! Nola ez, Topocanyons horri buruz ari naiz. Eskerrik asko!!

Nik, behintzat, mementuz ez dut uste nirvana topatu dadanik. Eta Sergik topatu duenetz, neuk ere ez dakit. Halere, seguraski bere bitzeko erak eta blogean azaltzen den filosofiak ziur izugarrizko antza duela nirvanarekin. Hona hemen, gustatuko zaizuen horria, on egin!

http://dondeestasnirvana.blogspot.com.es/

Mundu honetan badago gauzak aurrera atera nahian dabilen jendea. Beste batzuek, ordea, makilak gurpilean sartzea besterik ez dute egiten. Silvia Pineda lehenengo taldean dago. Izan ere, ekintza piloa burutu ditu barranquismoaren inguruan: topaketak, kedadak, gidak,… Eta nola ez, berak ere bere blogea badauka. Bejondiezuela.

http://naturadventur.blogspot.com.es/

Badirudi Alemaniako barrankista batzuei «Barrancos y cañones de EH» gustatu zaiela. Eta neska-mutil jator, altu eta errubioek (azken bi ezaugarri hauek nik asmaturikoak dira) euren web horrian info jarri dute. Eskerrik asko txo, munduan mugarik ez Euskal Herriko trokarteetarako!

http://www.deutschercanyoningverein.de/buecher/bibliothek.php

Seguraski etorkizunean helbide gehiago jarriko ditut atal honetan.

Deja un comentario

Deja un comentario